Ate joka daude udako festak, eta Azpeitiko Udalak dagoeneko prest du santio eta saninazioetako ekintzen berri emateko festetako programa. Gaur, ostirala, hasiko dira liburuxkak etxez etxe banatzen. Marea Arroxak, berriz, datozen egunetan banatuko du etxez etxe festa herrikoien batzordearen irakurketa eta berak osatutako egitarauaren esku orria.
Uztailaren 21etik abuztuaren 1a izango da zer egin eta zertaz gozatu Azpeitian. Izan ere, adin guztietako herritarrei zuzendutako denetariko ekintzak antolatu ditu Festa Mahaiak aurten ere. Hona hemen, aurtengo festetako egitaraua osorik:
Uztailak 21, zapatua.
12:00. Kimura judo klubaren erakustaldia kioskoan.
14:30etik 19:00etara. Karting eta minimotard eraskutaldia, Perez Arregi Plazan.
23:00. Bide Batez taldearen erromeria.
Uztailak 22, igandea.
10:00. Goiz eresia Itsasi dantza taldeak antolatuta. Udal korporazio txikia, Juan Antxieta musika eskolako txistulariek eta banda gazteak lagunduta.
11:00. Umeen meza nagusia Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.
Ondoren. Erraldoien kalejira.
12:00. Haurrentzat dantzak plazan.
12:30. Erraldoien erakustaldia eta sari banaketa plazan.
14:00. Herriko haurrentzat eta gaztetxoentzat bazkaria, Mare Arroxak antolatuta.
Jarraian. Jolasak.
17:30. Gaztetxoen kalejira, Alde Zaharrean.
18:30. Errekortarien txapelketa.
19:30etik 22:30era. Jainekin txaranga.
Uztailak 27, ostirala. Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko eguna.
19:00. Manifestazioa plazatik abiatuta.
Ondoren. Ekitaldia.
19:00. Desenkajonamentua.
21:30. Kalera! afaria eta ekitaldia Azoka Plazan.
Ondoren. Gartxot bakarlariaren emanaldia.
22:00. Udal Musika Bandaren eskutik, Azpeitiko pasodobleen kontzertua plazan.
Uztailak 28, Baserritarren Eguna.
10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. XXXVI. Usakume tiraketa Odria auzoan.
10:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandarekin eta Izarraitz txistulari taldearekin.
10:30. XXXIV. Cesar Valverde Pilota Txapelketaren finala, Frontoi Txikian.
10:30. Nafarroako banderari omenaldia, Perez Arregi plazatik abiatuta.
11:00. Euskal Herriko Blonda Txapelketa.
11:00. XX. Gazta Txapelketa, plazan.
12:00. XLVI. Sagardo lehiaketa, plazan.
12:00. Txekor erre eta hegaluze dastaketa.
12:00. Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso bertsolarien emanaldia, Lutxurdio eta Berastegi trikitilariek lagunduta.
23:00. Demode Quartet taldearen emanaldia, plazan.
Ondoren, Josu_U, Alexander Loop eta Enesound, plazan.
Uztailak 29, igandea.
12:30. Arratsaldeko zezenketarako zezenen aukeraketa, zezen plazan.
15:00. XXXVIII. Inazio Deuna Txirrindularitza Saria, Perez Arregi plazan hasita.
18:00. Kantu jira, San Martin egoitzatik abiatuta.
18:30. Zezenketa.
19:00. Los Pasai txarangaren emanaldia.
Uztailak 30, San Inazio bezpera.
11:00. Hamaiketakoa, plazan.
12:00. Txupinazoa.
12:00. Marea Arroxaren kalejira kaleetan zehar.
12:30. Zezenketen aurrerapena.
15:00. Marea Arroxaren herri bazkaria.
17:00. Jolasak karpagunean.
18:00etatik 19:30. Bigantxak eta zezen txikiak, Done Jakue kalean.
18:00. Kantu kolore taldea, Olazko Andre Mariaren plazan.
18:30. Zezenketa.
19:00. Meza eta bederatziurrena Loiolako basilikan.
19:30etik 21:30era. Gau Erdi txarangaren kalejira, zezen plazatik irtenda.
19:30etik 21:30era. Rock kalean emanaldia.
22:00. Skasti txosnagunean.
23:00. Su festa.
23:30. Gozategi taldearen kontzertua, plazan.
23:30. DJ gaua Olazko Andre Mariaren plazan.
01:00. Ezten Giro taldearen kontzertua, karpagunean.
Uztailak 31, San Inazio eguna.
09:00. Goiz eresia, bandak, gaiteroek eta txistulariek.
10:10. Udal ordezkarien korporazioa parrokiara.
10:30. Prozesioa.
11:00. Meza parrokian, Jose Ignacio Munilla gotzain nagusiaren eskutik.
12:00. Urolatarrak txaranga.
12:30. Zezenketen aurrerapena.
12:30. Entzierro txikia Done Jakue kalean.
13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua Sanagustin kulturgunean.
13:30. Txomingero poteoa, plazatik hasita.
15:00. Txomingeroen bazkaria Erdikalean.
Ondoren. Ttek elektrotxaranga.
17:00. Gaztetxoentzat parkea, plazan.
17:30. Oinatz elkarte animalistak deituta, elkarretaratzea, zezen plaza aurrean.
17:30. Txomingeroen elkarretaratzea, zezen plaza aurrean, Guk festa herrikoiek! Gure festatan odolik ez! lelopean. Ondoren, Ttek elektrotxarangarekin kalejira, zezen plazatik abiatuta.
18:00. Zezen txikiekin jolasak.
18:30. Zezenketa.
19:00. Oria txaranga.
22:00. Rukula taldearen kontzertua, txosnagunean.
22:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.
23:00. Su festa.
23:30. Vendetta taldearen emanaldia plazan.
23:30. Aiko taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.
01:00. Revolta Permanent taldearen kontzertua, karpagunean.
02:30. Ni yuta ni tuya taldearen kontzertua, karpagunean.
Abuztuak 1, San Inazio bigarrena.
09:00. Goiz eresia, txistulariekin, bandarekin eta gaiteroekin.
10:00. Etxeraten elkarretaratzea, Loiolan.
10:00. Kontzentrazioa plazan, Guk festa herrikoiek! Harrera instituzionalik ez! lelopean.
10:15. Udal ordezkariak, Foru Aldundikoak eta Eusko Jaurlaritzakoak elkartuko dira plazan. Ondoren, korporazioan joango dira Loiolara.
11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan.
11:00. I. Gixau lehiaketa, plazan.
12:30. Entzierro txikia Done Jakue kalean.
14:00. Gixaujana Azoka Plazan.
17:30. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.
18:00. Emakumeok plazara! Jinkana feminista.
18:30. Emakumeen pilota partidak, Izarraitzen.
19:00. Artistas del gremio txaranga.
22:00. Joselu Anaiak, Olazko Andre Mariaren plazan.
23:00. Azpeitiko Ernairen ekitaldia, karpagunean.
23:30. Doctor Deseo taldearen kontzertua, plazan.
01:00. Skabidean taldearen kontzertua, karpagunean.
02:30. Gora etorri, beti dance taldearen kontzertua, karpagunean.
06:00. Incansables txaranga.
07:30. Bigantxak, Done Jakue kalean.
08:00. Zunba Gaupaseroa, plazan.
09:00. Jaien bukaerako suziria.