Baltsa jaitsierarekin, hasi da Gaztetxearen 13. urteurren festa

Uztarria.eus 2018ko uzt. 21a, 14:58

Joan den uztailaren 15ean hamahiru urte bete ziren Azpeitiko Gaztetxeko ateak zabaldu zirenetik. Hamahirugarren urtemuga ospatzeko egun osoko festa antolatu dute gazte asanbladako kideek gaurko, eta urtero egin ohi duten bezala, hamaiketakoarekin eta baltsa jaitsierarekin ekin diote urteurren jaiari. 11:00ak pasatxoan jarri dituzte baltsa guztiak ikusgai plazan, eta 12:00ak ondo jota, suziriarekin eman diote hasiera baltsa jaitsierari. Azoka Plaza ondotik abiatu dira parte hartzaile guztiak, eta Madalena pareraino joan dira batzuk baltsa gainean eta besteak tiraka, ahal zuten moduan. Plaza ingurua eta Zelai Luze aldea jendez lepo bete da baltsa jaitsieraren unean. Honako hau zuziria bota duten unearen bideoa da. 

 Argazki bilduma, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide