Saninazioak 2018

Azpeitiko kaleak hartu dituzte erraldoiek

Uztarria.eus

Azpeitian festa giroan jarraitzen dute, eta gaur, Umeen Egunean, hamaika ekitaldi dituzte umeek eta gaztetxoek. Goizean, ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritako erraldoiek hartu dute protagonismo osoa. Aurten, hamazazpi herritako erraldoiek hartu dute parte herriko kaleetan egin duten kalejiran eta ondoren plazan hasi den lehiaketan, eta Nafarroara joan dira txapelketako bi sari nagusiak; izan ere, banakako saria, 300 eurokoa, Barañaingo Ezpelur konpartsak irabazi du, eta taldekoan, berriz, Errotxapeako erraldoiak nagusitu dira. Iruñeko taldeak 600 euroko saria eraman du.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide