Saninazioak 2018

'Use' nagusi, Errekortarien Txapelketan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 23a, 11:46

Azpeitiko zezen plaza jendez lepe bete zen atzo, uztailak 22, Errekortari Txapelketaren saiorako. Ia hiru orduko ikuskizuna eskaini zuten txapelketan parte hartu zuten hamabi errekortariek, eta giro ederra nagusitu da saioak iraun duen bitartean. Finala hiru laguneko bi taldetan jokatu zuten, eta azken urteetan egin bezala, Eusebio Sacristan Use (La Seca, Valladolid, Espainia) izan zen nagusi. Bigarren sailkatu zen Trabanas eta hirugarren El Peque. Epaimahaiaren arabera errekorte onena El Pequerena izan zen. Usek txapela, garaikurra eta 1.200 euro eraman zituen, eta gainerakoek garaikur bana eraman zuten. Azpeitiko Udaleko ordezkariek eta Zezen Beltz elkartekoek eman zituzten sariak. Zezen Beltz elkarteak antolatzen du urtero errekortarien txapelketa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide