San Inazio jaietan –uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean– jantokia zabalduko dute presoen lagunek Azoka Plazan. Askotariko jakiak dastatzeko aukera izango da hiru egun horietan, hala nola oilasko errea, ogitartekoak, plater konbinatuak eta errazioak. Egunero 20:00etan zabalduko dute jantokia.