Saninazioak 2018

Datorren astean ez da azokarik izango

Uztarria.eus 2018ko uzt. 27a, 15:21

Azokako irudi bat.

Asteartea San Inazio bezpera delako eta aldatzeko egun egokirik ez delako –jaiak dira– hartu dute azoka bertan behera uzteko erabakia. Datorren azoka abuztuaren 7an, asteartez, izango da.

Datorren astean ez da azokarik izango herrian. Asteartea San Inazio eguna eta jaieguna denez, ez da ogiko azokarik izango plazan. Halakoetan astelehenera aurreratu izan dute azoka, baina datorren asteartea San Inazio bezpera da, eta bertan behera uztea erabaki dute. Hurrengo azoka abuztuaren 7an izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide