Gaur arratsaldean egin dute zezen plazan aurtengo desenkajonamentua, San Inazio festetako hiru zezenketetan toreatuko dituzten animalien aurkezpena. Inoizko jendetzarik elkartu ez arren, ikusle askok jarraitu du ekitaldia.
Igandetik San Inazio egunera bitartean izango dira aurtengo zezenketak, honako egitarauarekin:
Etzi, uztailak 29: Ana Romeroren zezenak, Emilio de Justo, Juan de Alamo eta Luis David Adame toreroentzat.
Astelehena, uztailak 30: La Quintaren zezenak, Curro Diaz, El Fandi eta Sebastian Castella toreroentzat.
Asteartea, uztailak 31: Celestino Cuadriren zezenak, Ruben Pinar, Pepe Moral eta Tomas Campos toreroentzat.
Zezenketa guztiak 18:30ean hasiko dira. Hiru egunetan, 12:30ean egingo dute zezenen aukeraketa zezen plazan.