Nafarroako banderari omenaldia egingo diote gaur zapatua Nabarralde Fundazioko Urolakoen Napar Zuzterrak taldekoek. Azken urteetan, Santio Egunez egin izan dute omenaldia, 1512ko uztailaren 25ean sartu baitzen Albako Dukea Sakanan, Nafarroa osoaren konkistarekin jarraitzeko. Gertakari hura oroitzeko eta konkistak segitzen duela salatzeko antolatu dute aurten ere ekitaldia; aurten, ordea, saninazioen barruan Baserritarren Eguna ospatzen deneko egunean.
Gaur goizean Erdikaletik gora martxa hasi aurretik zapiak eta banderak banatu dituzte Soreasuko Dinamoan. Segidan, Perez Arregi plazatxotik Erdikalean gora martxa egin dute, herriko plazaraino. Plazan Nafarroako ereserkiak lagunduta hasi dute ekitaldia. Ondoren, txalaparta, irrintziak, bertsoeak, jotak, kantak eta dantzak izan dituzte Nafarroako banderari gorazarre eginez eta askatasunaren aldarrikatuz.
Gero, Sanagustin kulturgunean egingo dute otordua. Bazkalosterako, 17:30ean, Kantuz alpargata dantza egingo dute, plazan. Napar Zuzterrakeko kideek saiora gonbidatu dituzte herritar guztiak, eta horiei plaza girotzeko deia egin diete.