Ofizialki saninazioak bihar hasiko diren arren, egunotan hainbat festetako ekitaldi izaten ari da herrian. Gaur arratsaldean Azpeitiko Kantujira taldekoak ibili dira kalerik kale kantuan. San Martin egoitzan egin dute aurreneko saioa, eta ondoren Alde Zaharrerako bidea hartu dute. Ibilbidea herriko plazan bukatu dute.