Saninazioak 2018

Ehunka lagun elkartu ditu Marea Arroxaren bazkari herrikoiak

Uztarria.eus 2018ko uzt. 30a, 19:46

Behin festa giroan murgilduta, sabelak betetzeko tartea ere hartu behar. Udaletxeko erlojuak 15:00ak ondo jota zituela hasi da jendez betetzen plaza, Marea Arroxak antolatutako herri bazkarirako. Aurten paella eguzki galgatan jan behar izan dute herri bazkarira joan diren 730 inguru lagunek, eta kuadrilla bat baino gehiago animatu da era guztietako txapelak, eguzkitakoak eta betaurrekoak eramatera. Bazkaldu bitartean, Azpeitiko preso eta deportatuak –Josu Urbieta Pou, Joseba Segurola Xegu, Gotzon Aranburu eta Iñaki Etxarte– izan dituzte gogoan, eta brindisa egin dute haien omenez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide