Saninazioak 2018

Prozesioa, entzierro txikia eta musika banda, San Inazio eguna hasteko

Uztarria.eus 2018ko uzt. 31a, 16:23

Uztailaren 31 da gaur, azpeitiarrentzat egun handia: San Inazio eguna, hain zuzen ere. Atzoko parrandaren biharamuna izango dute zenbaitek, baina beste asko goizean goizetik murgildu dira gaurko prestatuta ziren ekitaldietan. 09:00etan, goiz eresiarekin iratzarri da herria, eta, ondoren, udal ordezkarien korporazioa joan da parrokiara. Prozesioa izan da segidan, eta herritarrek ez ezik, hainbat atzerritarrek ere parte hartu dute bertan. 11:00etan, meza izan da parrokian, Jose Ignacio Munilla gotzain nagusiaren eskutik.

Helduek ez ezik, txikienek ere izan dute zertaz gozatua gaurkoan; izan ere, entzierro txikia egin dute Done Jakue kalean, eta jende ugari bildu da bertan. Horrez gain, zezenketen aurrerapena egin dute zezen plazan. Herriko kaleak alaitzen, berriz, Urolatarrak txaranga ibili da kalez kale, eta Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du Sanagustin kulturgunean.

Arratsaldean ere denetariko ekintzez gozatu ahal izango da Azpeitian. Hona hemen egitaraua:

15:00. Txomingeroen bazkaria, Erdikalean.

Ondoren. Ttek elektrotxaranga.

17:00. Gaztetxoentzat parkea, plazan.

17:30. Oinatz elkarte animalistak deituta, elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean.

17:30. Txomingeroen elkarretaratzea, zezen plaza aurrean, Guk festa herrikoiek! Gure festatan odolik ez! lelopean. Ondoren, Ttek elektrotxarangarekin kalejira, zezen plazatik abiatuta.

18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:30. Zezenketa.

19:00. Oria txaranga.

22:00. Rukula taldearen kontzertua, karpagunean.

22:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.

23:00. Su festa.

23:30. Vendetta taldearen emanaldia, plazan.

23:30. Aiko taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Revolta Permanent taldearen kontzertua, karpagunean.

02:30. Ni yuta ni tuya taldearen kontzertua, karpagunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide