Amaia Zabala: "Urte osoan babestu behar da, eguzkiak beti jotzen du eta"

Uztarria.eus 2018ko abu. 3a, 14:15

Amaia Zabala parafarmaziako langilea. (Mireia Galarza)

Amaia Zabala parafarmaziako langilea da, eta hari ofizioaz elkarrizketa laburra egin zion Mireia Galarza kazetariak, uztaileko Uztarria aldizkarirako.

Noiztik aritzen zara lanbide honetan?

Orain dela 17 urtetatik.

Zer saltzen da gehien?

Higieneari lotutako produktuak.

Eta gutxien?

Fitoterapiako produktuak.

Modek izango dute eraginik zuenean...

Izugarria.

Eguzkitako krema ala brontzeadorea?

Babestea bada helburua, krema. Estetikak axola badu, berriz, brontzeadorea.

Urte osoan babestu behar al da?

Bai, eguzkiak beti jotzen du.

Zenbateko babesa?

Handia bada, hobe. Beti ere sarri ematea komeni da.

Nahikoa babesten al gara?

Beti dago zer hobetu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide