Uztailaren 22an Umeen Eguna ospatu zuten Azpeitian, eta, ohi bezala, erraldoien dantza lehiaketa egin zuten. Hamazazpi herritako erraldoiek parte hartu zuten txapelketan, eta Nafarroara joan ziren bi sari nagusiak; izan ere, banakako saria, 300 eurokoa, Barañaingo Ezpelur konpartsak irabazi zuen, eta taldeko lehian, berriz, Errotxapeako erraldoiak nagusitu ziren. Iruñeko taldeak 600 euroko saria eraman zuen. Hona hemen dantza lehiaketan grabatutako irudiekin Joxan Mendizabalek osatutako bideoa.