Lanean bizitzen duzun gustuko une bat?
Lagun giroan sentitzen naizen momentua.
Gorputza dantzan jartzeko tokia al da igerilekua?
Eguzki izpiek, aire zabalak, urak eta belardiak bereziki laguntzen dute, landareei bezala.
Barraren atzean ligatzen omen da. Txiringitoan ere bai?
Nahi bai!
Zarauzko hondartzan top less gutxi egiten dela diote. Igerilekuan?
Ezagunekin gehiago kostatzen da. Ausartago izan behar genuke.
Zer erantzi beharko genuke hobeto bizitzeko?
Gizarteak ezarritako tipula kapak, barruko esentzia azalerazteko.
Sexu aniztasuna agerikoa al da igerilekuan?
Herriarren errealitatearen isla da.
Sexualitate osasuntsuaren alde, zertan busti beharko genuke gehiago?
Norbere buruarekin bat eginik bizitzen eta mundura horrela azaltzen.
Oraindik ere alkohola behar al da ligatzeko?
Behar ez, baina laguntzen du.
Maitasunean arrakasta izateko estrategia bat?
Gu geu izatea.
Txiringitoko zer elementurekin seduzituko zenuke norbait?
Maitasunez kozinatutako edozerrekin. Esku ona daukat...
Inoiz sartu al duzu gozokirik ohean?
Bai, baina neu naiz gozoena.
Udako gau zoro batean biluzik dantzatzeko abesti bat?
War-Galaxy.
Goiz jaikitzea merezi duen plan bat?
Zaldiz inguratuta naturaz gozatzea.
Betetzeko duzun desio bat?
Munduari buelta ematea.
Bihurrikerietarako txoko bat?
Txiringitoa; itxi ostean, barruan...
Gomendio bat?
Barre gehiago egin, bizitza bi egunekoa da!