Entrenatzaile berriak sasoi berriari ekiteko

Ikasberri kirol elkarteak datorren denboraldian klubeko hainbat talde gidatzeko entrenatzaile berriak fitxatu ditu. Unai Urbizu izango da gizonen lehen taldearen entrenatzailea; Eibarren aritu ostean, etxera itzuli da. Hark ondoan izango du Luken Galarraga prestatzaile fisikoa. Aldiz, gizonen Erregional Mailako taldea zuzentzeaz arduratuko da Joseba Lizaso Ipintza. Jubenil mutilen taldea, berriz, Manu Ramosek gidatuko du, eta Oihan Esnalek eta Eneko Larrañagak kadeteena. Bestalde, infantil mutilei dagokienez, Unai Alkortak eta Eneko Iglesiasek gidatuko dute taldeetako bat, eta Yeray Garciak eta Asier Monasteriok bestea. Infantil nesken taldea entrenatzen segituko dute Iraitz eta Hiart Arrizabalagak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide