Joseba Albizuk Ondarbasoko XXXIII. Igoera irabazi du

Uztarria.eus 2018ko ira. 2a, 20:05

Joseba Albizu nagusitu zen atzo, zapatua, Zestoan jokatutako XXXIII. Ondarbasoko Igoeran. Azpeitiarrak 11 minutu eta 33 segundo behar izan zituen plazan hasi eta Ondarbason bukatzen den hiru kilometroko ibilbidea egiteko. Ez da Albizuk proba hori irabazten duen lehen aldia. Erlojupeko proban bigarren Jon Mendia sailkatu zen (11:49) eta hirugarren Iñaki Gabarain (12:16). Duela bi urte denbora marka berria ezarri zuen Jon Agirrek (11 minutu eta 15 segundo), eta aurten ere ez dute lortu marka hori ontzerik.

Urola Kostako Hitzaren webgunean ikus daitezke Ondarbasoko igoerako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide