Asanblada irekia egingo du Basanderiek talde feministak etzi

Uztarria.eus 2018ko ira. 5a, 12:34

Plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan, "ikasturte berriari begira" antolatu duten bilerarako. Taldean "parte hartzeko prest" dauden emakume guztiak gonbidatu dituzte.

Basanderiek Azpeitiko talde feministak asanblada irekia antolatu du etzirako, osteguna, "ikasturte berriari begira".

Duela urtebete sortu zen Basanderiek; 2017ko irailaren 25ean egin zuen, hain zuzen ere, lehen batzar irekia, plazan. Etzi, toki berean egingo dute taldearen bigarren urteari ekiteko asanblada, 19:00etan. Orain dela urtebete "patriarkatua suntsitzeko indarrak batu" zituztela gogoratu du herriko talde feministak bere deialdian eta taldean "parte hartzeko prest" dauden emakume guztiei egin diete azaltzeko deia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide