Xabier Euzkitzek Zarauzko XXXIV. Basarri Bertsopaper Lehiaketako bigarren saria jaso du, Behar haut, putakumea bertso sortari esker. Azpeitiarrak genero indarkeria izan du ardatz lanean, eta atzoko sari banaketa ekitaldian bertso sorta osoa abestu zuen bertaratu ziren lagunen aurrean. Sari banaketa Kale Nagusiko Basarri eskulturaren parean egin zuten. Lehiaketako lehen saria Ibai Esoain oriotarrak eskuratu du, Siga saga bertso sort tarteko. Honako lotura honetan ikus daitezke atzoko sari banaketa ekitaldiko irudiak.
Bideoan –Urola Kostako Hitzarena da–, Euzkitze bertsoak kantatzen, atzoko sari banaketa ekitaldian. Hona hemen Euzkitzeren bertsoak idatzita: