Asteburuan hasiko dira neskei zuzendutako ISBren teknifikazio eskolak

Uztarria.eus

Igande goizean egingo dituzte entrenamenduak adinaren araberako taldeetan banatuta. Azpeitiko zein Azkoitiko kiroldegietan egingo dituzte saioak. 

Iraurgi Saskibaloi Taldearen nesken teknifikazio eskola martxan hastear da. Datorren igandean, hilak 9, egingo dituzte saioak Azpeitiko eta Azkoitiko kiroldegian. 

2007. urtean jaiotako neskek Azpeitiko kiroldegian egingo dute entrenamendu saioa, 10:00etan hasita. Aldiz, 2009. urtean eta 2010. urtean jaiotako neskek 11:30ean hasiko dute entrenamendua.

Azkoitiko kiroldegian ere bi saio izango dira. 10:00etan hasita, 2008. urtean jaiotako neskek entrenatuko dute. Haien ostean izango da 2009. urtean jaiotako nesken txanda, eta 11:30ean ekingo diote entrenamenduari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide