Igandean, Euskal Jai Eguna ospatuko dute Zarautzen, eta handik itzultzeko gaueko autobus zerbitz berezia jarri du Lurraldebusek. Hain zuzen ere, Zarauztik Azkoitirako UK03 linea indartuko dute igandean, eta, ohi bezala, Azpeitian egingo du geldialdia. 23:40ean, 01:40ean, 03:50ean eta 05:50ean iritsiko da autobusa herrira.