Azpeitiko dantzariek bete dute Zarauzko bikote gazteen dantza suelto txapelketaren podiuma

Uztarria.eus

June Elorza eta Eneko Sarasua, Zarautzen irabazitako garaikurrekin. (Luix Alberdi 'Beltza' dantza eskola)

Eneko Sarasua azkoitiarrak eta June Elorza azpeitiarrak irabazi zuten atzo arratsaldean jokatutako lehia, Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida sailkatu ziren bigarren tokian, eta Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta hirugarrenean.

Azpeitiarrak nagusi izan dira Zarauzko Euskal Astearen barruan jokatu diren dantza suelto txapelketetan. Astelehenean Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak Helduen Binakako Dantza Txapelketa irabazi ondoren, atzo, osteguna, jokatu zen Bikote Gazteen Dantza Txapelketa, eta Azpeitiko dantzariz bete zen podiuma.

Eneko Sarasua azkoitiarrak eta June Elorza azpeitiarrak osatutako bikotearentzat izan zen garaipena Zarauzko Lege Zaharren enparantzan. eta haien ondoren sailkatu ziren, bigarren eta hirugarren tokietan hurrenez hurren, Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida, eta Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide