Azpeitiko Karate elkarteak asteazkenean, irailaren 12an, hasiko du 2018-2019 ikasturtea udal kiroldegian. Adinaren arabera banatuta, hiru ikastaro eskainiko ditu elkarteak, eta izena emateko epea zabaldu dute.
9 urte bitarterteko umeei zuzendutako saioak asteazkenean eta ostiraletan izango dira, 17:30etik 18:30era artean. 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek ere egun horietan izango dituzte saioak, baina 18:30etik 19:30era iraungo dute. 14 urtetik gorakoek, berriz, astean hiru egunetan jasoko dituzte eskolak: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era bitartean.
Ikastaro horietan izena eman daiteke dagoeneko, eta horretarako edo informazio gehiago lortzeko 646 76 32 65 telefonora deitu edo saioetara bertaratu daiteke. Adierazi dutenez, gainera, 14 urtetik gorakoen eskolak dagoeneko hasita daude, baina oraindik izena eman daiteke.