Pentsiodunek astelehenean egingo dute uda osteko lehen elkarretaratzea

Uztarria.eus 2018ko ira. 7a, 19:18

Uztailean egin zuten opor aurreko azken elkarretaratzea Azpeitiko pentsiodunek.

12:00etarako deitu du, plazan, Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak. Orain arteko igoerak pentsiodunen eskaerak ez dituela bete diote plataformakoek, eta "mobilizazioekin tinko jarraitzea erabaki" dutela.

Udako oporraldia bukatuta, pentsio duinen aldeko aldarriekin itzuliko dira astelehenero herriko plazara Azpeitiko jubilatuak eta pentsiodunak. Datorren astelehenean, irailaren 10ean, egingo dute lehen elkarretaratzea, 12:00etan.

Elkarretaratzea deitu duen Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak dio orain arteko pentsio igoerak ez dituela pentsiodunen eskaerak bete, eta "mobilizazioekin tinko jarraitzea erabaki" dute. "Igoerak, bereziki emakume alargunen kasuan, ez du eraginik izan gehienen poltsikoetan, eta asko kobratzen zuten eta gutxi kobratzen zutenen arteko diferentzia handitu egin da", azaldu dute. Horrela, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izan arte eta pentsioen eskumena lortu arte ez dutela etsiko diote.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide