Iraurgi Saskibaloi Taldeak teknifikazio eskolaren inguruan hitz egiteko bilera deitu du ostegunerako, hilak 13. ISBk azaldu duenez, 2010. urtean eta 2009an jaiotako umeen gurasoei zuzenduta dago bilkura "bereziki", baina interesa duen edonor hurbil daiteke bertara.
Batzarrean teknifikazio eskolaren inguruko zenbait jakinarazpen emango ditu klubak, eta gurasoek beren zalantzak argitzeko parada izango dute. Bilkura Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.