Bi postu podiumean, Kontxako Badiako 75. igerialdian

Izarraitzeko absolutuek itsas zeharkaldien denboraldian zehar erakutsi duten maila onarekin bukatu zuten liga. Zapatuko proban, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga izan ziren lehen postuetan sailkatu zirenak. Zubeldiak hirugarren postua eskuratu zuen master 2 mailan. Ceciagak, aldiz, bigarren postua eskuratu zuen master mailan.

Joan zen zapatuan, irailaren 8an, jokatu zen Kontxa  Badiako 75. Igerialdia Donostian, eta Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVIII. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia. Easo igeri elkarteak antolatu zuen proba, eta Donostiako Klub Nautikoko eskaileretan hasi eta bukatu zen Kontxa Badiako 75. Igerialdia.

Eguraldi eta itsaso ederra lagun zutela, animatuta joan ziren Izarraitz igeri elkarteko kideak Kontxako probara. Infantilek, 11:00etan ekin zioten Easo Igeriketa Taldeak antolatutako igerialdiari. 94 infantil mailako igerilarik bukatu zuten proba,  56 neskak eta 38 mutilek. Horiek 740 metro inguruko igerialdia egin zuten. Izarraitz igeri elkarteko gaztetxoak ondo moldatu ziren. Honako hauek dira Izarraitzekoek lortutako postuak: 

  • Uxue Etxeberriak, 4. postua.
  • Alane Sudupek, 16. postua.
  • Elene Sudupek, 23. postua.
  • Anne Sagarmendik, 35. postua

Izarraitzeko absolutuek itsas zeharkaldien denboraldian zehar erakutsi duten maila onarekin bukatu zuten liga. Zapatuko proban, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga izan ziren lehen postuetan sailkatu zirenak. Zubeldiak hirugarren postua eskuratu zuen master 2 mailan. Ceciagak, aldiz, bigarren postua eskuratu zuen master mailan.

Gipuzkoako Distantzia Luzeko Liga, amaituta

Zapatuko igerialdiarekin bukatu zen Gipuzkoako Liga, eta atzo argitaratu zituen Gipuzkoako Igeriketako Federazioak behin behineko Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapen orokorrak. Izarraitz igeriketa elkarteko bost igerilarik sailkapen bikainak lortu dituzte, eta sari bana jasoko dute Ordizian irailaren 22an egingo den galan. 

  • Uxue Etxeberria 1. postua infantil nesketan.
  • Alazne Sudupe 3. postua infantil nesketan.
  • Alaitz Olazabal 3. postua master emakunezkoetan.
  • Ainhoa Uranga 2. postua master 2 emakumezkoetan.
  • Rafa Zubeldia 2. postua master 2 gizonezkoetan.

Zorionak guztiei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide