Jon Alberdi pilotariak (Azpeitia, 1999) hilaren 28an egingo du profesionaletara saltoa, eta dagoeneko sinatu du kontratua Asegarce enpresarekin. Pilotari aurrelariak herenegun sinatu zuen kontratua Bilboko enpresarekin, eta bi urte iraungo du.
Profesionaletarako debutaren atarian, atzo bertan agurtu zuen afizionatuen maila azpeitiarrak. Izan ere, Lezoko (Gipuzkoa) Memorial Etxandi pilota jaialdiko finalean lehiatu zen Bikuña lagun zuela, eta biikoteak 22-17 irabazi zien Elola eta Elizegiri.
Hilaren 28an, bere jaioterrian egingo du debuta Alberdik. Jon Ander Albisurekin batera, Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriaren aurka jokatuko du profesionaletako lehen partida azpeitiarrak, Izarraitz frontoian. Jaialdia ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude, 25 eurotan, Interneteko atari honetan.