Udalak gogor salatu du atzo Bilbon izan zen hilketa matxista

Uztarria.eus 2018ko irailaren 26a

Udalak bat egin du Basanderiek asanblada feministak gaur arratsalderako (19:00) plazan deitu duen elkarretaratzearekin. rakundeak gogorarazi du erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edota Larrialdi Zerbitzuetara deitzeko "ezinbesteko betebeharra" dutela herritarrek.

Azpeitiko Udalak gogor salatu du atzo Bilbon izan zen hilketa matxista. Erakundeak elkartasuna adierazi die hildakoaren senideei eta gertukoei, eta herritarrei erasoa salatzeko antolatutako egitasmoetan parte hartzeko deia egin die. Horrenbestez, Udalak bat egin du Basanderiek asanblada feministak gaur arratsalderako (19:00) plazan deitu duen elkarretaratzearekin.

Udalak azaldu duenez, indarkeria matxista gizartean sortutako "arazo benetan larria" da. "Giza eskubideen urraketarik ez du onartzen Udalak, ez Azpeitian, ez beste inon". Udalak urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarren ardura ere badela gogorarazi du. Erakundeak gogorarazi du erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edota Larrialdi Zerbitzuetara deitzeko "ezinbesteko betebeharra" dutela herritarrek. "Denon ardura eta betebeharra da indarkeriari aurre egitea".

Udalak berretsi du egunerokoan ikastetxeetan bultzatzen ari diren hezkidetza programen bidez, pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela.

Hona hemen indarkeria sexista kasuetarako telefono baliagarriak:

  • Udaltzaingoa: 943 15 13 13
  • Ertzaintza: 943 08 37 80
  • Larrialdi Zerbitzuak: 112

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide