Azpeitiko sokamuturrak 500 urte bete ditu aurten, eta ederki ospatu dugu, baina aurten bete da beste urteurren bat, apalagoa bada ere: 10 urte bete ditu Zezen Beltz elkarteak. Eta, orain, elkartearen hamargarren asteburua antolatu dugu: urriaren 12an, 13an eta 14an izango da. Egitaraua, oparoa.
Urriak 12, ostirala:
19:30: Zezen Beltz elkarteak 10 urte. Ekitaldia eta ondoren mokadua. Sanagustin kulturgunean.
Urriak 13, larunbata
12:30: Sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.
17:00: Grand Prix, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat.
Sarrera: hiru euro. Aurrez ohiko tokietan eta egunean bertan zezen plazako leihatilan.
Urriak 14, igandea
12:30: Sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.
Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, plazan, musikaz alaiturik.
Goizean, Zezen Beltz elkarteko kamisetak berriak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da, plazan.
17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.