Herritarrek Loiolako ariketa fisikorako guneko makinak erabiltzen ikasi dute

Uztarria.eus

Loiolako Aldakaitz baserriaren atzean dagoen ariketa fisikorako gunean Udalak antolatutako ikastaroa egin zuten herenegun arratsaldean. Maider Aizpuruak bi saio eskaini zituen arratsaldean, eta hainbat lagun aritu ziren hango makinak egoki erabiltzen ikasten.

Interesatuek izango dute oraindik aire zabaleko gunean dauden sei makinak erabiltzen ikasteko aukera. Izan ere, ordu erdiko beste bi saio eskainiko ditu Aizpuruak bihar, 11:15ean eta 11:45ean. 14 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute doako ikastaroan, eta herritarrek hara ordurako agertzea besterik ez dute izango.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide