Soreasu bete dute ikasleek, errepideetako istripuez sentsibilizatzeko

Uztarria.eus 2018ko urr. 5a, 17:34

Errepideetako istripuak saihesteko eta abiaduraren arriskuez ohartarazteko, Bizitzaz Blai egitasmoa egin dute gaur, ostirala, Soreasun. Bigarren urtez jarraian, 14 eta 18 urte bitarteko 400 ikasle inguru eta hainbat guraso elkartu dira goizean antzokian, eta road show formatuan, hainbat lagunek taularatutako istripu bat eta bere ondorioak ikusi dituzte. Gainera, istripuetan laguntzen duten eragileen, horiek jasan dituzten biktimen eta haien senitartekoen testigantzak entzuteko aukera ere izan dute han bildutakoek.

Azpeitiko Udalak iaz hasi zuen Bizitzaz Blai egitasmoa, aurreko urtean Errezilgo Udalak hasitako bideari jarraituz. Lehenengo edizioaren "balorazio positiboa" eginda, aurten ere lanketarekin segitzea erabaki du Udalak, eta oraingoan, ikasleei ez ezik, gurasoei ere zuzendu die egitasmoa. Horregatik, gaurko saioa irekia izan da haientzat ere, eta hilaren 8an, astelehenean, beste saio bat prestatu dute gurasoei zuzenduta. Harremanak elkarteak zuzenduko du saioa, eta gurasoek galderak eta zalantzak argitzeko aukera izango dute. Baigerako goiko solairuan elkartuko dira, 18:30etik 20:00etara bitartean.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide