Kulturaz Kooperatibak eta Vitamin Producciones sustatzaileak jakinarazi dutenez, urriaren 28an Soreasu antzokian eskainiko duten De Simba a Kiara: Tributo del Rey Leon ikuskizunerako sarrerak agortu dira. El Rey Leon musikalaren bueltan sortutako ikuskizuna da De Simba a Kiara: Tributo del Rey Leon, eta, hasiera batean emanaldi bakarra eskaintzekoak baziren ere, bigarren bat ere antolatu dute; 19:00etan izango da.
Bigarren saiorako sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke Sanagustin kulturgunean edo www.musikaze.net eta www.kulturaz.eus helbideetan, 12 eurotan.
El Rey Leon musikalean oinarrituta dagoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Soreasu antzokian, urriaren 28an: De Simba a Kiara: Tributo del Rey Leon. Adin guztietako pertsonei zuzendutako ikuskizuna da Soreasura iritsiko dena. El Rey Leon filmeko abestiak eta koreografia ikusgarriak ditu ardatz, ikus-entzuleak aho bete hortz uzteko modukoak.