Indarra hartu du Sanagustin Dantzaleku egitasmoak, eta hileroko legez, gaur ere dantza areto bilakatuko da kulturgunea. Areto dantzak egiteko aukera izango da bertan, 22:30etik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte.
Hurrengo zitak urriaren 26rako, azaroaren 16rako eta abenduaren 14rako eta 28rako.