Dagoeneko eman daiteke izena Jabetze Eskolen barruko autodefentsa feminista ikastaroan

Uztarria.eus 2018ko urr. 8a, 21:06

Azaroaren 23an eta 24an eskainiko dute ikastaroa, eta orotara zortzi ordu iraungo du. Izena eman nahi dutenek Emakumeen Txokora jo behar dute. 

Azaroaren 23an eta 24an autodefentsa feminista ikastaroa izango da Azpeitiko Emakumeen Txokoan, Jabetze Eskolen barruan, eta dagoeneko eman daiteke saioetarako izena. Zortzi orduko ikastaroa izango da: ostiralean 16:00etatik 20:00etara egingo dute aurreneko saioa, eta zapatuan 09:00etatik 13:00etara bigarrena. Ikastaroa doakoa izango da.

Ikastaroan izena eman edo informazio gehiago jakin nahi dutenek Emakumeen Txokora deitu (943-15 70 55) edo mezu bat bidal dezake emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide