Azpeitiko hitanoaren inguruko ikerketaren lehen urratsa, eginda

Uztarria.eus 2018ko urr. 10a, 21:02

Azpeitian hika nola eta zenbat egiten den ezagutu zuten atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunera bertaratu ziren herritarrek. Bertan, Garbiñe Bereziartuak eta Beñat Muguruzak Hitanoa Azpeitian izeneko azterketaren lehen faseak utzitako emaitzak eta horietatik ateratako ondorioak plazaratu zituzten. Uztarria Komunikazio Taldea eta Urola Kostako Hitza Bereziartuarekin eta Muguruzarekin elkartu dira, azterketaren ondorio esanguratsuenak bideo honetan jasotzeko. Atzoko aurkezpenaren eta ondorio nagusien kronika idatzia, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide