Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus 2018ko urriaren 12a

Altsasun izango da aurten Nafarroako ikastolen aldeko festa. Dagoeneko eman dezakete izena autobusez Nafarroa Oinezera joan nahi dutenek Ikasberriko idazkaritzan. Urriaren 19an itxiko da autobuserako izen-ematea.

Urriaren 21ean ospatuko dute Nafarroa Oinez 2018 Altsasun, Bizi lelopean, eta Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.

Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Urriaren 19ko 13:00ak baino lehen eman behar da izena, ikastolako idazkaritzan edo 943-15 12 46 telefonora deituta. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide