Iraurgik taldeak aurkeztuta ireki du Garagardo Azoka

Uztarria.eus

Iraurgi Saskibaloi Taldeak atzo, osteguna, zabaldu zuen X. Garagardo Azoka, Azoka Plazan. Hura zabaldu aurretik, baina, klubeko talde guztiak aurkeztu zituzten banan-banan plazako kioskoan. Orotara, 23 talde federatu ditu Iraurgik denboraldi honetan, eta teknifikazio eskolan dabiltza hainbat haur. Haiek denak aurkeztu ostean, plazan bertan klubeko argazkia atera zuten. Ondoren zabaldu zuten Garagardo Azoka, eta herritar ugari izan zen bertan jan-edanaz gozatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide