Entzierroa eta zezen bolaztatuak, Zezen Beltzen asteburuari bukaera emateko

Uztarria.eus

Bukatu da Zezen Beltz asteburuaren X. edizioa ere. Gaur arratsaldean Artzubia eta Goikokalea artean egin duten entzierroarekin eta ondoren Artzubian izan diren zezen bolaztatuekin eman diote elkarteko kideek bukaera asteburuko egitarauari. Goiz euritsuaren ostean, arratsaldean etena izan du euriak, eta hainbat lagun izan da bai entzierroa ikusten, bai entzierroan korrika. Ondoren, zezen bolaztatuak izan dira, eta horiek ere piztu dute ikusmina.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide