Joan den zapatuan, urriaren 13an, VIII. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatu zuten dozenaka lagunek sanagustinpean. Azpeitiko xake taldeak antolatzen du txapelketa, eta aurten Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako hamabost taldek parte hartu dute bertan. Zapatuko hitzordua 16:30ean hasi zen, eta partida azkarretara jokatu zen; 5 minutu jokalariko eta partidako. Txapelketa hasi aurretik, minutu bateko isil une bat egin zuten parte-hartzaileek, orain dela bi aste mendian hil zen Iker Garitonandia Abadiñoko xakelari zenaren omenez. Hamabost txanda jokatu ostean, Santurtzi A taldea nagusitu zen markagailuan.
Sailkapena osorik, hemen:
Txapelketa bukatu eta sari banaketa egin ostean, parte-hartzaile guztiak afaria egin zuten lagun giroan Baigera I-en. Azpeitiko Xake Taldeak eskerrak eman dizkio Lukas Iruretagoiena epaile debarrari "musutruk egiten duen lanagatik", eta Azkoitiako Anaitasuna Kakute xake taldeari emandako laguntzagatik. Azpeitiko Udalari ere eskerrak eman dizkie xake taldeak.