Jokalariak, gurasoak nahiz kluba, norabide berean

Ikasberri kirol elkarteak gurasoekin batzarra egin zuen astelehen iluntzean. Dozenaka lagun elkartu ziren Sindikatu Zaharrean, eta elkarteko batzorde berriaren aurkezpena egin eta elkartearen helburuen berri emateaz gain, futbol zelaietan eta harmailetan izaten diren eta ikusten diren "jarrera gaitzesgarriak" izan zituzten hizpide elkarteko arduradunek. Izan ere, Ikasberriko kideen ustez heziketan bada zer hobetu, eta horretan gurasoek ere badute zer egina. "Heziketan eragiteko asmoz, gurasoei herremintak eskaini nahi dizkio klubak", eta horregatik deitu zuten batzarra, jokalariek, gurasoek nahiz kirol klubak "norabide berean" lan egitea nahi baitu Ikasberrik.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide