Orkatz kultur elkarteak dagoeneko zabaldu du 2018ko Klik lehiaketara aurkeztu dituzten argazkietan onena aukeratzeko epea. Kultur elkarteko hormetan jarri dituzte aurtengo lehiaketara aurkeztutako 23 irudiak, eta hilabeteko epea izango dute herritarrek gustukoenaren aldeko boza Orkatzen bertan jarri duten kutxan emateko. Askotariko irudiak bildu dituzte aurtengoan ere, hala nola Korsikan, Eslovenian, Alpeetan nahiz Dublinen ateratakoak. Argazki irabazlearen egileak otarrea jasoko du, eta aurten, boza ematen duten herritarrak ere saritu dituzte; izan ere, haien guztien artean beste otarre bat zozkatuko dute. Urtero legez, euskal presoak izan da Klik lehiaketaren aurtengo edizioko gaia. Argazkian, lehiaketara aurkeztutako irudi batzuk Orkatzeko horma batean.