Reggae doinuek hartuko dute Orkatz taberna

Uztarria.eus

22:30etik aurrera, Reggae Gaua ospatuko dute gaur Orkatz Kultur Elkartean, eta Roots Brothers taldeak kontzertua emango du.

Reggae Gaua ospatuko dute gaur, ostirala, Orkatz Kultur Elkartean, eta Jamaikatik eratorritako musika estiloa nagusituko da gau osoan zehar. 22:30ean emango diote hasiera Reggae Gauari, eta Roots Brothers taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide