Bukatu da Garagardo Azoka jendetsua

Uztarria.eus 2018ko urr. 22a, 18:54

Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako Garagardo Azokak joan den larunbatean itxi zituen ateak, azken bi asteburuetan herritar ugariren bilgune izan ondoren. Joan den urriaren 11n klubeko talde guztiak aurkeztu eta azoka ireki zutenetik, herritarrek jan-edanaz eta musikaz gozatzeko aukera izan dute Azoka Plazan, eta azken asteburuan bildutako irudiekin honako bideo hau egin du Uztarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide