Ikasketa gela berri bat egokitu dute Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2018ko urr. 24a, 20:45

Gaur Liburutegien Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, gaur ikasgela berri bat ireki dute Udal Liburutegian. Gutxi gorabehera 20 lagunentzako lekua du. Bertan ikasteko edo etxeko lanak egiteko mahaiak zein aulkiak jarri dituzte. Egokitutako lekua ezagutzen izan da Josu Labaka Kultur batzordeburua liburutegiko teknikariekin.  Udalak gogoratu du azken aldian beste hainbat aldaketa ere egin dituztela Enparan Dorretxeko liburutegian, Komikiteka kasu. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide