Amnistiaren alde borrokan aritutako presoen koordinadora izan zen Copel. Bertako militanteek beren bizipenetatik abiatuta egindako Copel: Una historia de rebeldia y dignidad dokumentala izango da ikusgai bihar, urriak 27, Azpeitiko Gaztetxean, 18:00etan hasita. Dokumentala Espainiako erregimenak urte luzez isildutako zapalduen historia ahots ozenez kontatzera dator, eta emanaldian bertan izango da Daniel Pont, koordinadorako sortzaileetako bat eta dokumentalaren sustatzailea. Hamaika urteko dokumentazio lanaren eta ia dozena bat elkarrizketen emaitza da Una historia de rebeldia y dignidad.
Hona hemen dokumentalaren teaserra: