Azpeitiko 43 odol emailek aitortza jaso dute Loiolan

Uztarria.eus 2018ko urr. 28a, 16:00

Urola Kostako odol emaileek batzar nagusia egin dute gaur goizean, igandea, Loiolako Gogartetxean. 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten Urola Kostako 183 lagun aitortu dituzte, eta diplomak edota intsigniak jaso dituzte Loiolara bertaratu direnek. Aurten, 43 azpeitiarrek jaso dute errekonozimendua. 

Eguerdirako elkartu dira Urola Kostako odol emaileak Loiolan, eta meza egin dute basilikan. 13:00etan hasi da batzarra, eta Azpeitikoei ez ezik, Azkoitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Getariako, Itziargo, Zarauzko eta Zumaiako odol emaileei ere egin diete aitortza. Ondoren, bazkaria izan dute guztiek Kiruri jatetxean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide