Inguruko hainbat menditan elurra egin du azken orduetan, eta hainbat arazo sortu du errepideetan. Goizean, esaterako, itxita izan da Urraki ibilgailu guztientzat. Dena den, garbitu dute dagoeneko, eta zabalik da errepidea. Mandubian, aldiz, elurrak ez du eragozpenik sortu; irekita dago ibilgailu ororentzat.
Errepideen informazio eguneratua trafikoa.eus atarian ikus daiteke.