Gaur, astelehena, hasiko da Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketa. Astegunetan, egunero izango dira partidak, Frontoi Txikian edo Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita, eta egun horietan jokatuko dituzte neurketak benjaminek, kimuek, infantilek, kadeteek nahiz jubenilek. Aurre-benjaminek, aldiz, zapatuetan jokatuko dituzte norgehiagokak. Aurrena ligaxkak jokatuko dituzte, eta ondoren hasiko dira azken faseak. Guztira, ehun haur nahiz gaztetxo inguruko parte hartuko dute aurtengo txapelketan. Lehiaren finalak, ohiko legez, San Tomas egunez izango dira Izarraitz pilotalekuan.