Pedro Muñozek 10.000 metroko Euskadiko Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2018ko urr. 29a, 12:06

Pedro Muñoz lasterkaria.

Getxon lortu zuen balentria larunbatean, eta Xeye atletismo taldeko kideak 32 mintu eta 30 segundo behar izan zituen proba amaitzeko.

Pedro Muñozek Azpeitiko bizilagunak 10.000 metroko Euskadiko Txapelketa irabazi du asteburuan. Getxon jokatu zuten proba larunbatean, eta Xeye atletismo taldeko kide azkoitiarrak 32 minutu eta 30 segundo behar izan zituen lasterketa bukatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide