Erretiroak eta eskualdatzea hizpide izan dute merkatariek

Uztarria.eus 2018ko urr. 30a, 10:02

Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak antolatuta, erretiroaren eta eskualdatzearen inguruko jardunaldiak egin dituzte eskualdeko merkatariek. Bi egunetan egin dituzte saioak; bata irailaren 27an, eta bestea joan den ostegunean, eta, besteak beste, erretiroa hartzeko kudeaketak edota kontuan izan beharreko xehetasunak izan zituzten hizpide. Azpeitiko Sindikatu Zaharrean egin dituzte jardunaldiak, eta antolatzaileen esanetan, saio bakoitzean 30 merkatari inguruk parte hartu dute. Datozen hilabeteetan, berriz, eragileek, lankidetzan, gaia lantzen jarraituko dutela adierazi du Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak.

Honako erakunde hauek osatzen dute Urola Erdiko Merkataritza Mahaia: Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek, Dendartean elkarteak, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak eta Bertan eta Herrixen Azpeitiko eta Azkoitiko merkatarien elkarteek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide