Erronka berri bat

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2018ko urr. 31a, 11:32

(Argazkia: Edikeus)

Aitziber Aizpuruk Uztarria aldizkariaren 2018ko urriko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

Oporrak bukatu dira eta jende askori sortzen zaio pisuaren kezka. Urte osoan elikadura ohitura egokiak dituztenentzat pisua ez da kezka izaten, gizendu ez direlako edota pisu pixkat hartu badute ere, berehala beren ohituretara bueltatuko direlako; hau da, ez dute ezer berezirik egin beharko lehengo pisura iristeko.

Baina urte osoan ohitura onak ez dituztenek eta garai honetan pisua hartu dutenek badute kezka izateko arrazoia; aste batzuk hartu beharrean, hilabeteak daramatzatelako oporretan. Eta hori bai dela larria!

Nire esperientzia umiletik, zenbait aholku ematera ausartuko naiz: helburua ez da "dieta egitea”, egun batean bukatuko den dietarik ez ezazu egin, zure ohiturak alda itzazu betirako; baskula baduzu, saihestu aldi oro pisatzeko ohitura; jarduera fisikoa egitea beharrezkoa da, guztiok dakizkigu bere onurak; prestatu aste hobeak eta txarragoak izateko; irteeran azkarrena izateak ez baitu axola, helmugara iristeak balio du.

Ohiturak hobetzeak denbora eta ahalegina eskatzen ditu, baina benetan merezi duen erronka da, osasunerako inbertsioa.

Ez duzu ezer galtzen saiatzeagatik, zure osasunak eskertuko dizu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide